Bihar eguerdian jokatuko du denboraldiko hirugarren partidua Hernaniko Eskubaloi Taleko mutil seniorren taldeak. Ordiziaren aurka arituko dira, Majori kiroldegiko pistan, 12:00etatik aurrera.
Era ezinhobean hasi du denboraldia Gipuzkoako 2. mailako taldeak, bi garaipen jarraian eskuratuta. Lehenengo partiduan juxtu irabazi zuten, baina bigarrenean nagusi izan ziren hasieratik bukaerara.
Ordiziak porrota jaso zuen pasa den asteburuan, eta berriro dinamika onean sartzeko gogoz egingo diote aurre Hernaniri. Hortaz, partidu gogorra izango da.