Hernaniko Gernika Palestina Herri Ekimenak bat egiten du gaurko Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deiarekin, eta herritar guztiei gonbidapena luzatzen die bertan parte hartzeko, iluntzeko 20:00etan Plaza Berritik abiatuta.
Bestetik, datorren asteazkenean, urriaren 15ean, ia sindikatu guztiek deituta (LAB, CCOO, STEILAS, Solidari, ETXALDE eta HIRU) lan uzte orokorrak lantoki eta ikastetxeetan daude iragarriak. «Eta hemen Palestinarekin konpromezua hartzea, deialdia babestea edota zuzenean partehartzea deitzen dugu ere. Gainera, egun berean, arratsaldeko 19:30etan, mobilizazio zaratsatsuak ditugu deituak Euskal Herriko udal plazetan». ELAk deialdi propioa egin du, Galizako CIG eta Kataluniako Intersindikalerkin batera.
Hernaniko Gernika Palestina herri Ekimenetik diotenez, «bakeaz hitz egiteko, lehenik eta behin okupazio kriminala dagoela onartu behar da, eta hori bukatu beharko litzateke. Justizia eta duintasuna».
'Hezkuntza Komunitatea Palestinarekin'
Bestetik, Hezkuntza Komunitatea Palestinarekin lelopean kontzentrazioak deitu ziren Euskal Herri osoan ostegun ezberdinetan ikastetxeetan mobilizatzeko. Hernanin mobilizazioa bateratu eta «denak batera kontzentratu ginen atzo eta pasa den bi ostegunetan, eta urriaren 16an ere kontzentraziora batzeko deia egin da».
Gure haurrak ere badira elkarteak eta hezkuntza arloko hainbat sindikatuk egindako deialdiarekin bat egin eta Hernaniko Hezkuntza Plataforma «osatzen dugun kide guztiok, Hernaniko ikastetxe guztiak, hezkuntza komunitate osoa, irakasle, guraso eta herritarrak, Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta bertan gertatzen ari den genozidioa gelditzea eskatzeko kontzentrazioak egingo ditugu. Urriaren 16an, 17:00etan Zinkoenean elkarrekin egingo dugun kontzentrazioan parte hartzera animatzen zaituztegu».