Hasi dira udaletxeko estalkian plaka fotovoltaikoak jartzeko lanak

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 10a, 00:00

Udaletxean hasi dira dagoeneko lanak.

Efizientzia energetikoa hobetuko dute estalkian eta fatxadan egingo diren birgaitze lanekin.

Udaletxeko eraikinaren estalkia birgaitzeko lanak hasi dira aste honetan. Berrikuntza lanekin batera, instalazio fotovoltaikoa ere egingo da.

Hainbat hobekuntza eta berrikuntza lan egingo dira estalkian eta udaletxeko fatxadan: isolamendu termikoa jarri, iragazgaiztea berritu, erlaitzetako zeramikazko piezak ordeztu eta fatxadaren zati batean, babes hidrofugoko tratamentua egingo da.

 

Energia trantsizioan eta efizientzian urratsak

Udalak trantsizio energetikoan eta energia berriztagarrien alde hartutako bidean, urrats garrantzitsua izango da udaletxeko estalkiko instalazio fotovoltaikoa. Udaletxeko teilatuan 119 modulu fotovoltaiko jarriko dira.

Udaletxeko eraikinaren behar energetikoak asetzen lagunduko du instalazio honek. Sortuko den energiaren zati bat herritarren esku jarriko da Udalaren eta Enherkomen arteko hitzarmenari esker.

Plaka fotovoltaikoez gain, estalkiaren birgaitzeak berak efizientzia energetikoa izango du helburu. Izan ere, egingo diren lanekin, besteak beste, eraikinak egin dituen berokuntza eta aire girotu eskaerak murriztuko dira.

Lanek lau hilabeteko aurreikuspena dute eta 644.177,22 €ko inbertsioa egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!