Pauso sendoak ematen ari da Hernaniko Gipuzkoako 2. mailako mutilen taldea denboraldi hasiera honetan. Hiru partidutik hiru irabazi dituzte, alde haundiarekin irabazi ere. Gaurkoan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, laugarrenaren bila aterako dira kiroldegiko kantxara.
Gaurko aurkaria Zast taldea izango da. Zarauztarrek garaipen bakarra lortu dute lehenengo hiru partiduetan.
Hernaniren helburua igoera lortzea izango da aurtengo denboraldian. Oraingoz, nabarmen geratzen ari da kategoria txiki geratu zaiola taldeari.