Hezkuntza Komunitatea Palestinarekin lelopean kontzentrazioak deitu ziren Euskal Herri osoan pasa den ostegun ezberdinetan ikastetxeetan mobilizatzeko. "Hernanin mobilizazioa bateratu eta denak batera kontzentratu ginen pasa den bi ostegunetan, eta gaur eta urriaren 16an ere kontzentraziora batzeko deia egin da".
"Gure haurrak ere badira" elkarteak eta hezkuntza arloko hainbat sindikatuk egindako deialdiarekin bat egin eta Hernaniko Hezkuntza Plataforma osatzen dugun kide guztiok, Hernaniko ikastetxe guztiak, hezkuntza komunitate osoa, irakasle, guraso eta herritarrak, Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta bertan gertatzen ari den genozidioa gelditzea eskatzeko kontzentrazioak egingo ditugu. Datozen ostegunetan; gaur, eta urriaren 16an, 17:00etan Zinkoenean elkarrekin egingo dugun kontzentrazioan parte hartzera animatzen zaituztegu".