25 pertsona inguruk egin zuten urpekaritza bataioa igerilekuan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 9a, 00:00

Urpekaritza bataioa kiroldegiko igerilekuan egin zuten pasa den larunbatean.

Hernaniko kiroldegiko igerileku haundian urpekaritza bataioak egin ziren pasa den larunbatean. Bertan nerabe zein helduek hartu zuten parte, guztira 25 pertsona inguru animatu ziren. Ekintza hau Hernaniko Hegatz urpekaritza taldeak antolatu zuen. «Parte hartutakoei, gazte txokoari, Gipuzkoako Urpekaritza Federazioari eta Hernaniko Udalari eskerrak» eman nahi dizkiete Hegatz urpekaritza taldetik.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!