Uraren tasa ordaintzeko epea hasi da

Kronika - Erredakzioa 2025eko urriaren 7a

Gaur irekiko da epea, ur hornikuntzaren eta saneamendu zerbitzuaren tasa ordaintzeko, bigarren lauhilekoari dagokiona. Azaroaren 11 izango da ordainketa egiteko azkeneko eguna. Ordainketak helbideratuta dituztenei egun horretan kobratuko diete dagokien kopurua. Gainerakoek, epe barruan egin beharko dute ordainketa, online www.hernani.eus atarian, edo banketxeetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!