Urriaren 15ean, datorren asteazkenean, Hernanira iritsiko da Eusko Jaurlaritzaren 100 aldiz begiratu ekimena. Adineko pertsonei zuzenduta dago, eta helburua da istripuak prebenitzea. «Arriskua gutxien espero duzunean dago, 100 begirekin ibili», diote ekimenaren sustatzaileek. Adinekoek duten autonomiari balioa ematen dion jarduera da, eta bultzatzen du adinekoek duten bizitza aktiboa, osasungarria eta segurua izaten jarrai dezatela, beren ohiturei eta mugikortasun premiei buruzko hausnarketa sustatzearekin batera: «Izan protagonista, hartu neurriak eta animatu programan parte hartzera».
'100 ALDIZ BEGIRATU'
URRIAK 15, asteazkena
11:00-14:00 eta 16:30-19:30, Kale espazioa, Plaza Berrin.
16:30, Saio partehartzailea, Goiz Eguzki elkartean.
18:00, Sergio Arrospideren bakarrizketa, Goiz eguzki elkartean.