Ikasturte honetan ere irakurraldiak egiten jarraituko du Aletuk, eta lehenengoa etzi izango da. Kontrakantxa Gaztetxean elkartuko dira 21:00etan, eta bertan afaltzeko aukera eskainiko dute. Miren Amurizaren 'Pleibak' liburua aletuko dute oraingoan. Bigarren saioa azaroaren 14an izango da (Atzerri, Mikel Antza), abenduaren 16an hirugarrena (Beirazko kanpaia, Sylvia Plath), eta laugarrena urtarrilaren 16an (Cosumir preferentemente, Andrea Genovart).