Duela 15 urte Kronikan

Xake txapelketa datorren igandean hasiko da, Zumitzan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 10a, 08:00

Txapelketa zazpi jardunalditan jokatuko da, 3 urrian eta 4 azaroan.
Izen-ematea zabalik dago, Zumitzan, hilaren 15a arte.

Hemen duzue irakurgai, 2010eko urriaren 10ean argitaratutako albistea.

URRIAREKIN batera, Xake Txapelketa antolatu dute, aurten ere, Zumitza tabernan. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta txapelketa igandeetan jokatuko da, 7 jardunaldietan: urrian hiru jardunaldi jokatuko dira, 17an, 24an eta 31n; eta azaroan lau, 7an, 14an, 21n eta 28an.

Joko sistema, suitzarra
Xake txapelketan joko sistema suitzarra erabiliko dute. Hortaz, maila bera dutenek, hau da, puntu berdinak dituztenek, elkarren artean jokatuko dute. Jokalari bakoitzak ordubete izango du partida jokatzeko; eta bi jokalariak ados jarriz gero, partida astean zehar jokatzeko aukera izango dute. On doren, antolatzaileei partidako emaitza eman beharko diete.
Horrez gain, jokalari bakoitzak bi atseden hartu ditzake, antolatzaileei eskaera aurreko igandean eginda. Jokatu gabe puntu erdia jasoko dute. Azkeneko bi partiduetan ordea, ez da atsedenik hartzeko aukerarik izango.

Txapelketa amaitzean, sariak izango dira lehenengoarentzat, herrikoentzat eta adinaren arabera, onenetzat.

Izen-ematea, zabalik
Izena Zumitzan eman behar da, hilaren 15a baino lehen: 5 euro balio du, eta telefonoa edo helbide elktronikoa eman behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!