GOBERNU Batzarra bildu zen ostegunean eta 2004-2005erako Buruntzaldeko
Euskera plana onartu zuen. 25 programak osatzen dute Plan osoa eta horietatik 7tan Hernanik izango du ardura, bakarrik edo Lasarte-Oriako Udalarekin batean. Aurrekontu osoan Hernaniri dagokiona 43.000 euro inguru izango da.
Gero eta egitasmo gehiago
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalak daude sartuta Euskera plan honetan, eta lehenagotik elkarrekin lan egin bazuten ere, 2002a ezkero daukate elkarlanerako hitzarmena sinatua. Urtetik urtera egitasmo gehiago dira elkarrekin egiten dituztenak, euskera bultzatu eta normalizatzeko helburuarekin eta aurten onartutako 25 programa horietan era askotako eta neurri desberdineko egitasmoak daude: programa puntualak, iraunkorragoak, Udalak berak bakarrik bideratuak nahiz herriko beste eragile batzuekin elkarlanean burutuak... Herri bakoitzak programa batzuen ardura teknikoa du plan guzti honetan eta ardura politikoa txandaka hartzen dute udalek. 2004-2005 urteko ardura politikoa Urnietako udalak izango du .
HERNANIKO UDALA ARDURADUN DEN PROGRAMAK Familia bidezko transmisio programa: Asmoa da plan bat osatzea, 2005-2006an gauzatzen hasteko, aurrera begira euskerak familian etenik izan ez dezan.
|