Odola emateko zita, gaur anbulategian

Kronika - Erredakzioa 2025eko urriaren 6a

Hilabeteko lehenengo asteartea izanik, odola emateko aukera izango da gaur Hernaniko anbulategian. Estrakzioak arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara egingo dituzte. Odola eman ahal izateko beharrezkoa da hitzordua aurretik eskatzea. Horretarako, bi modutara egin daiteke eskaera: 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta, edota gotanta.eus webgunearen bidez online hitzordua hartuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!