Gaur arte izango da erreklamazioak aurkezteko epea, Florida08 eremuan eraikiko dituzten hitzartutako 61 etxebizitzen zerrendaren inguruan. Erreklamazioak idatziz aurkeztu beharko dira, Hernaniko Udalaren Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) edo Sukia Eraikuntzak enpresaren Donostiako egoitzan.