Hausnarketa saioa egingo dute bihar Hernaniko Pentsiodunek

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 5a, 00:00

Astelehenetako mobilizazioetako parte hartzearen beherakadarekin kezkatuta, hausnarketarako beharra sumatu dute Hernaniko Pentsiodunek. Bihar goizean Biterin jarri dute hitzordua, 11:00etan, gaiari buruz hitz egiteko eta neurri zuzentzaileak hartzeko. Bertaratzeko deia egin diete herritar guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!