Urria hilabete potentea izango da Kulturarteko Plaza Feministan. Hitzaldi eta gogoeta saio ugari prestatu dituzte hilabete honetarako, eta asteartean bertan egingo dute lehenengoa.
Abeer M. Al Butmeh ingurugiro ingeniariak eta PENGON-Foe Palestine ingurugiroaren defentsarako sareko koordinatzaileak eskainiko du hitzaldia. 'Emakume palestinarrak: bizitzaren aldeko ahotsak' izenburupean, Palestinako emakumeen «lana eta erresilientzia estrategiak» aletuko ditu. Antolatzaileen asmoa hizlaria bertan egotea da, baina horretarako Israelek baimena eman behar dio Zisjordaniatik ateratzeko. Baimenik lortzen ez badu, bideodei bidez egingo dute saioa.
Euskal gatazka hizpide, hilaren 10ean
Beste zenbait gai mamitsu ere landuko dituzte KPF-n. Urriaren 10ean 'Euskal gatazka ikuspegi feministatik' hitzaldia eskainiko dute Maider Galardik eta Olatz Dañobeitiak, Marta Luxanek gidatuta. Jarduera hau AEK-k prestatu du.
Gainontzeko saioen gaiak eta ordutegiak ikusgai daude albiste honetako taulan.
URRIA KPF-n
ETZI
18:30 'Emakume palestinarrak: bizitzaren aldeko ahotsa' hitzaldia.
URRIAK 10
18:30 'Euskal gatazka ikuspegi feministatik' mahai ingurua.
URRIAK 21
18:00 Atzerritasun legeari buruzko hitzaldia.
URRIAK 22
17:30 'Zergatik behar ditugu pedagogia feministak' saio irekia.
URRIAK 23
17:00 'Sexua garai Erromanikoan' hitzaldia.
URRIAK 29
'Zahartzeko manerak euskal literaturan' gogoeta eta eztabaida feministen edizio berriaren lehenengo saioa.