Atzoko egun haundiaren ondoren, tortilla eta sagardo artean bukatuko dituzte festak Zelabiden

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 5a, 00:00

Giro aparta, Zelabiden.

Eguerdiko 12:00etan hasiko dira Tortilla Txapelketa eta sagardo dastaketa, Zelabideko Gabriel Zelaia plazan.

 

Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, gogotik ospatu zuten atzo Zelabideko Jaietako egun haundia. Giro ezinhobea izan zen Bidebieta eta Gabriel Zelaia plazen artean, eta herritar askok egin zuten bat antolatutako jarduerekin.

Haurrek eta helduek jolasteko aukera izan zuten goizean zehar. Denbontzateko oztopo proban gaztetxo askok hartu zuten parte, eta helduentzako jolasetan ere sortu zen saltsa.

Arratsaldean aero-runba, txokolatada eta dantzaldiak izan ziren protagonista. Askok goizaldera arte luzatu zuten parranda, Gabriel Zelaiako kontzertuaren erritmora.

Sagardoa eta tortilla, jaiei bukaera ona emateko

Hernaniko auzoko jaietan ohitura bihurtu da tortilla pintxoen eta sagardo tragoen artean amaitzea. Eguerdiko 12:00etan izango dira Tortilla lehiaketa eta Sagardo dastaketa, Gabriel Zelaia plazan. Eguerdiko 14:00etan bukatutzat emango dituzte aurtengo jaiak.

Auzoetako festen katea amaierara iristen ari da jada. Urri bukaeran Txantxillako Jaiak izango dira.

ZELABIDEKO JAIAK

GAUR

12:00 Patata tortila lehiaketa.

12:00 Sagardo dastaketa. Gabriel Zelaia plazan.

12:00 Jaien amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!