Gaurtik astelehenera bitarte, bi pelikula eskainiko dituzte Biterin. Umeentzako 'Heidi, katamotzaren erreskatea' jarriko dute gaur eta bihar, arratsaldeko 16:45etan. Helduentzako, berriz, 'Jone, batzuetan' proiektatuko dute ohiko ordutegian; hau da, gaur 19:15etan eta 22:15etan; bihar 19:15etan; eta astelehenean, ikuslearen egunez, 16:30etan eta 19:15etan.