Pasa den asteburuan, Donostiako Zorroaga egoitzako lorategietan, Zorroaga Fundazioaren belaunaldien arteko XVII. kross lasterketa izan zen. Bailaratik bertaratu ziren atleten artean, infantil mailan Xuhar Hernandez hernaniarrak lehenengo postua lortu zuen mutiletan, eta Jare Elizondok bigarren postua eskuratu zuen nesketan.
Bestetik, Beriaingo XVI. Kilometro Bertikalean, podiumera igotzea lortu zuen Lur Ocon hernaniarrak. Hain zuzen, junior mailako bigarren azkarrena izan zen Ocon, 51 minutu eta 37 segundoko denborarekin.