Xabier Salillasek 24 orduko erronka solidarioa gaurtik, Markelen alde

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 3a, 00:00

Biteri aurrean izan zen pasa den asteazkenean aurkezpena.

Hernaniarra 12 orduz ariko da arraunean eta beste 12 orduz martxan,  18:00etan hasita, Atsegindegin. 

Xabi Salillas hernaniarrak gaur 18:00etan hasita, 24 orduko erronka solidarioa egingo du Atsegindegin, Aurrera Markelekin elkartearen alde. Oraingoan, arraunean egingo du aurreneko zatia: 12 orduz ariko da arraunean, etenik gabe. Gainera, SpiderAbel eta Hernaniko Arraun Elkartea ariko dira bertan, Salillasekin batera.

Larunbat goizaldeko 06:00­etan bukatuko du aurreneko zatia, eta orduan hasiko du bigarrena: 12 orduko martxa saioa. Denontzat gimnasioko kideak eta SpiderAbel izango ditu lagun, erronka 18:00etan bukatu bitartean.

Eta asteburua ondo girotzeko eta elkarteari behar besteko babesa emateko, makina bat ekintzako egitaraua prestatu dute Atsegindegin bertan, bi egunetarako: kontzertuak, herri kirolak, jan-edana, kalejira... Festa solidario konpletoa izango da urriaren hasierakoa, Atsegindegin.

ERRONKA SOLIDARIOA

ATSEGINDEGIN

GAUR

18:00, Erronkaren hasiera, Leire Retegi txistulariarekin eta Xanti Nazabal dantzariarekin.

19:00, DJ Katxorro

21:00, Ogitarteko solidarioa

22:00, Kontzertua: Arrixku

BIHAR
11:00, Hernaniko Musika Banda eta Gazte Banda, eta buruhaundiak.
12:00, Herri kirol erronka:
Hernani vs Urnieta
14:00, Ogitarteko solidarioa
16:00, Gora Musika! taldearen emanaldia, Taupada samba taldearen batukada eta kalejira
17:00, Kontzertua: Mendeku
18:00, Erronkaren bukaera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!