Zelabideko jaien egun haundian, kolorez eta jolasez beteko dituze auzoko bazterrak

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 4a, 00:00

Jaien seigarren edizioa da aurtengoa, eta hilabeteetako prestakuntzaren ostean, gogoz hartu dituzte hernaniarrek auzoko festak. Atzo motorrak berotu bazituzten ere, gaur ospatuko dute jaien egun haundia.

Atzo arratsaldean hasi ziren festak Hernaniko Zelabide auzoan eta jaien seigarren edizio honetan ere gogotsu ari dira auzokideak. 

Atzo arratsaldean txupinazoa jaurti ondoren hasi zituzten ekintzak, urtero lez, sabel-dantza, txaranga, buruhandiak edota sardina-dastaketa ere antolatu zuten. Atzokoa, ordea, beroketa besterik ez zen izan. Gaurko egunaz gozatzeko ekintza sorta antolatu dute auzotarrek. 

Dianak irekiko du egitaraua eta jarraian hasiko dira haurrentzako oztopo probak, 'Denontzat' taldearen eskutik. Azken bi urteetan izandako arrakasta ikusita, aurten ere, helduentzako jolasak izango dira jarraian. Zelabideko jaietako ekintza bereizgarrietako bat ere bada apar-festa, eta 12:00etan hasiko da jolasa. 13:00etan Hernaniko Bertso Eskolako Eli Pagola, Andoni Mujika eta Andoni Rekondo arituko dira kantuan. Elkarrekin bazkalduko dute auzotarrek eta arratsaldeko saiorako puzgarriak, toka txapelketa, aero rumba edota giza-futbolina bezalako jolasak antolatu dituzte. Eguna borobiltzeko, dantzaldia izango da afaldu aurretik eta baita ondoren, goizeko 03:00ak arte. Su-traka ere egingo dute tartean. 

Bihar amaituko dira festak eta jaiei agur goxoa emateko, patata tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa antolatu dituzte. 

Gazteentzako herri kirolak

Gaur goizean, 12:00etan, hasiko dira gazteentzako herri kirolak. 14 urtetik gorako gazteek parte hartu ahal izango dute eta txinga-lasterketa, kontrabandistaren zakua eta lokotxak bezalako probak osatu beharko dituzte.

 

EGITARAUA

HERNANI

GAUR

10:00 Diana

10:30 'Denontzat', haurrentzako oztopo probak. Atletismo pistan.

12:00 Helduentzako jolasak, Gabriel Zelaia plazan.

12:00 Apar-festa, Bidebieta plazan. 

13:00 Bertsolaritza-saioa, Hernaniko Bertso Eskolaren eskutik. Gabriel Zelaia plazan.

14:00 Paella herrikoia, Gabriel Zelaian.

16:00 Gaztelu puzgarriak, Bidebieta plazan.

16:00 Toka-txapelketa, Eper tabernako plazan.

16:30 Aero rumba Jennyrekin, eszenatokian.

17:00 Giza-futbolina, Bidebietan.

17:30 Txokolatada, Sagastialde elkarteak antolatuta.

18:00 Jaien aldeko bingoa, Gabriel Zelaian.

20:00 - 22:00 Umeentzako jaialdia, Gabriel Zelaian.

20:30 Denok afaltzera, txoznan.

23:30 Zezensuzkoa, Gabriel Zelaian.

23:00 - 03:00 Denontzako dantzaldia, Gabriel Zelaian.

00:00 Su-traka, Gabriel Zelaian.

BIHAR

12:00 Patata-tortila lehiaketa, Gabriel Zelaian.

12:00 Sagardo-dastaketa, Gabriel Zelaian.

14:00 Jaien amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!