Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazioak deitu ditu gaur arratsalderako, udaletxe atarietan. Hernanin protesta arratsaldeko 19:00etan izango da.
Bart jakin zen Gazara laguntza humanitarioa zeraman ontzidia erasotua izan zela. Israelgo armadak atzo iluntzean atzeman zituen Global Sumud Flotillako ontziak. Zenbait komunikabidek azaldu dutenez, Flotillako 44 ontzitatik 19 gelditu dituzte, baina 25 ontzik Gazara bidean nabigatzen jarraitzen dutela argitu dute.
Plataformak Flotillaren erasoa eta Gazaren setioa salatzeko mobilizatzera deitu du.