Azaroko Hartu kalea! egitasmoak moda eta osagarrien dendak izango ditu protagonista. Kaletik saltsero bat izango dute beren irudia eta estilismoarekin jolastu nahi duten herritarren bila. Animatzen diren pertsonak dendaz-denda eramango ditu eta merkatariek total look bat diseinatuko dute beraientzat. Zuzeneko jarraipena egingo da sare sozialetan eta gerora lehen/orain argazki galeria sortuko da.
Ekintza honen helburua da erakustea Hernanin topa daitekeen moda eskaintza zabala, bai eta dendarien figura balioan jartzea ere. Hau da, Hernaniko dendetan dagoen produktua erakutsi nahi da komertzioetako arduradunek ematen duten aholkularitza eta tratu pertsonala balioan jarriz.
Era berean, giroa eta saltsa sortu nahi da kalean, zonalde komertziala erakargarri egiteko eta aisialdi eremu gisa erakusteko.
Izenematea urriaren 7ra arte
Arropa, osagarriak edota oinetako dendek parte har dezakete ekintza honetan. Horretarako ezinbestekoa izango da izena ematea, urriaren 7ra arte, eta urriaren 9an egingo den koordinazio bileran parte hartzea