Urteroko ohiturari jarraituz Arano-Hernani arteko martxan burutu zutenek bazkaria ospatu zuten pasa den asteburuan. Xalaparta Elkartean giro ederrean igaro zuten eguerdi-arratsaldea bazkarira bertaratu ziren partaide, bazkide eta jarraitzaileak. 20 lagun inguru elkartu ziren mahairen bueltan datorren urtean errepikatzeko asmoz.