Zelabiden bada bihartik zer ospatu

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 2a, 00:00

Holi Fest-arekin hasten dira zelabidkeo jaiak.

Jaien seigarren edizioa da aurtengoa, eta bihar hasiko dira 18:00etan. Txupinazioa, Holi Fest, sabel dantza, sardina jatea, umeentzako eta helduentzako dantzaldia eta zezensuzkoa izango dira lehenengo egunean. 

Bihar arratsaldean hasiko dira festak Hernaniko Zelabide auzoan. Auzoen artean egitarau zabalenetakoa du eta hiru egunez luzatuko da. Txupinazoa bihar 18:00etan bota eta gero Holi Fest, sabel-dantza, txaranga, buruhandiak, zezensuzkoa edota sardina-dastaketa izango dira. Dantzaldiak ere ez dira faltako. Biharkoa, ordea, beroketa besterik ez da izango. Larunbata izango da jaien egun haundia, eta igandean amaituko dira.

 

EGITARAUA

ZELABIDEKO JAIAK

BIHAR, OSTIRALA

18:00 Txupinazoa eta Holi fest Gabriel Zelaia plazan.

18:15 Sabel dantza. Eszenatokian.

18:45-20:00 Jaixkipe Txaranga eta Buruhaundiak.

19:30 Sardina dastaketa. Gabriel Zelaia plazan.

20:00-22:00 Umeentzako dantzaldia. Gabriel Zelaia plazan.

20:30 Denak afaltzera. Txosnan.

23:00-02:30 Denentzako dantzaldia. Gabriel Zelaian.

23:30 Zezensuzkoa. Gabriel Zelaian.

 

ETZI, LARUNBATA

10:00 Diana

10:30 'Denontzat', haurrentzako oztopo probak. Atletismo pistan.

12:00 Helduentzako jolasak, Gabriel Zelaia plazan.

12:00 Apar-festa, Bidebieta plazan. 

13:00 Bertsolaritza-saioa, Hernaniko Bertso Eskolaren eskutik. Gabriel Zelaia plazan.

14:00 Paella herrikoia, Gabriel Zelaian.

16:00 Gaztelu puzgarriak, Bidebieta plazan.

16:00 Toka-txapelketa, Eper tabernako plazan.

16:30 Aero rumba Jennyrekin, eszenatokian.

17:00 Giza-futbolina, Bidebietan.

17:30 Txokolatada, Sagastialde elkarteak antolatuta.

18:00 Jaien aldeko bingoa, Gabriel Zelaian.

20:00 - 22:00 Umeentzako jaialdia, Gabriel Zelaian.

20:30 Denok afaltzera, txoznan.

23:30 Zezensuzkoa, Gabriel Zelaian.

23:00 - 03:00 Denontzako dantzaldia, Gabriel Zelaian.

00:00 Su-traka, Gabriel Zelaian.

 

IGANDEA

12:00 Patata-tortila lehiaketa, Gabriel Zelaian.

12:00 Sagardo-dastaketa, Gabriel Zelaian.

14:00 Jaien amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!