Lehenengo kontzertuko sarrerak agortuta, bigarren data iragarri du Etzakitek

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 1a, 12:25

Bigarren kontzertu bat iragarri dute, urtarrilaren 3an, eta sarrerak etzi urriaren 3an jarriko dituzte salgai 12:00etatik aurrera 'oialume.eus' webgunean.

Bistakoa da herritarrak Etzakit taldearen itzuleraren esperoan zeudela... Izan ere, gaur taldearen urtarrilaren 5eko kontzerturako sarrerak jarri dituzte salgai, oialume.eus webgunean eta 15 minututan agortu dira denak!

Hori ikusita aurretik beste kontzertu bat eskainiko dute urtarrilaren 3an, larunbatean. Eta etzi, urriaren 3an, 12:00etan jarriko dituzte sarrerak salgai oialume.eus webgunean. 

Beraz, urtarrilaren 3an eta 5ean igoko dira Oialumeko oholtzara, Xabi Solano, Jon Mari Beasain, Ander Barrenetxea eta Aitor Zabaleta, taldearen 30garren urteurrena ospatzeko, herritarrekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!