Astelehenean hasiko da San Joan Konpartsaren Euskal Dantza ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 1a, 00:00

Arratsaldeko 17:30etan hasiko da ikastaroko lehenengo saioa, San Joan Konpartsaren lokalean.

 

Urteroko legez, Euskal Dantza ikastaroa antolatu du Hernaniko San Joan Konpartsak. Urria iristearekin batera, datorren astelehenean hasiko dituzte saioak lehenengo aldiz izena eman duten horiek.

San Joan Konpartsaren lokalean egingo dituzte saioak (Florida, 26C). Edozein zalantza argitzeko edo aipatzeko, 689 75 31 38 telefono zenbakira deitu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!