Gaurtik, ttipi-ttapa ttipi-ttapa ibiliko dira herriko helduak txoko ezberdinak zeharkatuz, gaur bertan ekingo baitzaio Ttapa-ttaparen ikasturte berriari. Asteazkenero izango da hitzordua, Atsegindegin, goizeko 10:30etan hasita. 60 urtetik gorako herritarrei zuzendutako saioak dira, «elkarrekin eta era ludikoan zahartze aktiboa sustatzeko» asmoarekin sortuak. Saioak doakoak dira. Gisa ezberdinetako ekintzak izango dira astero, dinamizatzaileekin, eta antolatzaileek aurreratu dute ez dela izena eman beharrik, «nahikoa da bertaratzearekin».