Urteroko legez, gaztetxoen irteera antolatuta Mendiriz Mendiko kideak Zelatungo erromerian izan ziren iraileko hirugarren asteburuan. Guraso eta lagunekin hurbildu ziren gazteenak eta egun ederra pasa zuten joandako hamabost lagun inguruk. Urtero antolatzen dute eta aurtengoan eguraldia nahasia izan arren mantendu zuten zita. Errepikatzeko gogoekin geratu ziren.