Dirulaguntzak, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 29a, 00:00

Aurten ere zabaldu du deialdia Hernaniko Udalak, alokairurako dirulaguntzak emateko. 210.000 euroko partida bideratuko du horretara: erdia 18-35 urtekoentzat, eta beste erdia 36 urtetik gorakoentzat. Dirulaguntza jaso nahi dutenek, bihar arte daukate eskaera egiteko aukera, hernani.eus webgunean eta udaletxeko erregistroan. Oinarriak eta eskaera orriak eskuragarri daude webgunean bertan eta HHZ-an. 2024ko alokairu gastuak dira diruz lagunduko dituztenak, eta eskatzaile bakoitzak 3.600 euro jasoko ditu gehienez ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!