Lizeagako jaiak gaur iritsiko dira azken egunera eguerdiko egitarau potolo batekin. Tortilla lehiaketarekin hasiko da eguna eta tortillak 11:30ak arte aurkeztu daitezke. Auzoen arteko sukaldaritza lehiaketa izango da 12:00etan eta ondoren hasiko dira sagardo dastaketa eta toka eta bote lehiaketak. Festak arratsaldeko 16:00etan amaituko dira Lizeaga tabernako mus txapelketarekin.