Sionismoa kameraren atzean

Patxi Xabier Aizpurua Telleria 2025ko ira. 27a, 00:00

Iaz, Palestina bonbardatu eta israelgo estatu infantizida egiten ari zen txikizioaren aurrean, Donostiako zinemaldiak, ez zuen ausardiarik izan alfonbra gorrian, genozidioa irudikatzeko. Marka garestienetako arropa eta takoidun zapatek zapaltzen dute alfonbra hau eta Palestinako genozidioa gaitzestea beste erremediorik ez zaie geratu, jasan ditzaketen presio sozialak direla eta.

Ez naiz harritzen zuzendari palestinar batek zuzendutako film bat ere ez aurkeztea. Perlak sailean, “The Voice of Hind Rajab” (Hinden ahotsa) filma proiektatuko da. Sei urteko neskato bati buruzko pelikula da hau. Gazako auto batean eta supean erreskatatua izateko erreguka. Nadim Cheikhrouha tunisiarrak zuzendua da filma hau.

Ez dute planteatu ere egin zinemagile palestinar bat epaimahai kide gisa gonbidatzea edo Donostia saria ematea, Almodobar, Bardem eta abarrekin egin duten bezala.

Jende askok karitate ekintza bezala ulertzen du elkartasuna, kontzientziak garbitzeko, Berlanga zuzendariaren ”Placido” eta “Sienta a un pobre a tu mesa” filman bezala, non benetako justizia soziala karitate atzerakoi bihurtzen den.

Europako “A” kategoriako zinema jaialdiak, Donostiakoa barne, sionisten enpresa handien aldeko eta haiek finantzatutakoak dira. Sionismo infantizidak kontrolatzen ditu mendebaldeko kultura, industria eta zentsura. Ikusten dugun telebista, zine plataforma, eta ia guztia ikuspegi mendebal-zentristatik kontatutako istorioak dira.

Zineklubetako kideok eta kulturarako herri mugimenduok munduko beste herrietako ikuspuntuak erakutsi behar ditugu programazioetan, gaizki ikasitakoa ahaztutzeko. Gure garunak pentsamendu kolonialistaren birusaz kutsatuta daude eta ikuspuntu hauek dira gaixotasun sozial larri honetatik sendatzeko txertoa.

GORA IBAITIK ITSASORAINOKO PALESTINA ASKATUA

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!