Liburu aurkezpenak, podcasta zuzenean, kontzertuak... eta askoz gehiago, HAzokan!

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 27a, 00:00

Liburu eta disko artean murgiltzeko aukera izango da Atsegindegin.

Goizeko 11:00etan zabalduko dute Atsegindegiko HAzoka. Doberako kideek egun osoko egitaraua prestatu dute bosgarren edizioa ospatzeko. Doberako bazkideek 5 euroko bonoa izango dute bertan gastatzeko.

 

Bat, bi, hiru, lau eta bost! Bosgarren urtea beteko du gaur Doberak antolatutako Liburu eta Disko Azokak. Atsegindegi euskerazko sorkuntza lanekin beteko da, eta euskal kulturarekin lotutako jarduera ugari izango dira egun osoan zehar.

Goizeko 11:00etan zabalduko dute azoka, Zapotxin pailazoaren bisitarekin. Aurtengoan 17 postu izango ditu HAzokak, eta haur txokoa eta tailerren txokoa ere jarriko dituzte txikienentzat. 

Doberako bazkideek bost euroko bonoa eskuratu ahal izango dute Atsegindegin, edozein postutan erabiltzeko. Eta, iaz bezala, salgai egongo dira liburuak eta diskoak eramateko poltsatxoak. 

Berritasunak egitarauan

Bosgarren edizio honetan zenbait berritasun txertatu dituzte programazioan. Horien artean daude Kontatzera Noazu podcastaren zuzeneko saioa (gonbidatu bereziarekin!), edota euskerazko rol jokoen tartetxoa. 

Azoka arratsaldeko 19:00ak arte egongo da zabalik. 

HERNANIKO V. LIBURU ETA DISKO AZOKA

ATSEGINDEGI

11:00 Azokaren irekiera Zapotxin pailazoarekin.

11:45 Familientzako tailerra Sorgina Txirulinarekin.

12:00 'Kontatzera Noazu' podcasta zuzenean, gonbidatu bereziarekin. 

13:30 Xabi San Sebastian abeslariaren kontzertu akustikoa.

17:00 Ipuin kontaketa, Sorgiña Txirulinaren eskutik.

17:00etatik aurrera Euskerazko rol partida irekiak.

17:45 Ondorengo hiru liburuen aurkezpenak.

Oroimenezko Igandeak
Ainara Maia Urroz

Jaiotzetik Erreboltari
Matxalen Bezos Arketa

Mendiak ogibide
Bingen Amadoz Onday

19:00 Azokaren itxiera eta Babarrunba taldearen kontzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!