Goatze al haiz?

Portuko tunela, lehen eta orain

Kronika - Erredakzioa 2025eko irailaren 26a

Oinezkoentzat zeinen pasabide aldrebesa hunan Portuko tunela? 2013an txukundu zitenan inguru hori; txuri-beltzean agian ez dun aldaketa  horrenbeste sumatzen, baina bere garaian zeresan haundia sortu zunan... 

(Kronikako inuxentada baterako materiala eman ere bai!)

Lurra gorritzeaz gain, curlinera jokatzeko aproposak ematen duten boroboliak margotu zitizten. Oraindik ere ez dun herriko gune atseginena, baina hobera egin din denborarekin. Ez dun gutxi!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!