Urriaren 3ra arte luzatu du matrikulazio epea Hernaniko Udal Euskaltegiak, hutsik geratu diren plazak betetze aldera. Horrenbestez, izena eman nahi dutenek aukera dute, ondorengo ordutegian: astelehenean, asteazkenean eta ostiralean, goizeko 09:30etatik 13:30etara; eta asteartean eta ostegunean, 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 19:00etara.