Aurreko astean Txantxangorri elkarteak bere XL. sagardo txapelketa antolatu zuen eta bertaratu zirenek bakailoa saltsa berdean, bakailoa bizkaina erara, kostilla eta gaztaz osaturiko afariarekin 15 sagardogile ezberdinen sagardoa dastatu eta bozkatu zuten. Guztira 156 pertsona izan ziren bertan jan-edanean eta Altzueta izan zen irabazlea, Lizeaga bigarrena, Gaztañaga hirugarrena eta Akarregi laugarrena.