Florida08-ko etxebizitzak eskuratzeko onartu eta baztertuen zerrenda, ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2025eko irailaren 24a

Florida08 eremuan eraikiko diren hitzartutako 61 etxebizitza babestuetako bat eskuratzeko hautagai izango diren onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratu zuen atzo Hernaniko Udalak. Zerrenda ikusgai egongo da www.hernani.eus-en, udaletxeko Iragarki Taulan eta Sukia Eraikuntzak SL-ren webgunean. Interesatuek, gaurtik hasita 10 egun natural izango dituzte erreklamazioak aurkezteko (urriaren 7a arte). Erreklamazioak idatziz aurkeztu beharko dira, Hernaniko Udalaren Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) edo Sukia Eraikuntzak SL-ren Donostiako egoitzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!