Hernaniko mugarriak bisitatzeko ibilaldia antolatu dute Udalak eta Mendiriz Mendik etzirako 09:00etan irtenda, Biteritik. Aurtengo ibilbidea hauxe izango da: Hernani-Ergobia-Oriamendi-Hernani. Ekimen honen 33. aldia izango da. Herriko geografia ezagutzea, iragan historikoaren kontzientzian eragitea, herriko indentitatea estimatzea eta lagunartean naturarekin gozatzea ditu helburu mugarrien festa honek. Ibilaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da gaur arte Biterin.