Joan den urteko etenaldiaren ondoren, Lizeaga auzoko festak bueltan dira, bihar hasita, 16:00etan. Gibelalde auzo elkarteak antolatuta eta bultzatuta, txupinazioarekin hasiko dituzte igandera arte iraungo duten jaiak. Aurpegi margoketa eta puzgarriak jarriko dituzte haurrentzat, eta gauean poker txapelketa jokatuko dute Pacheco tabernan gaueko 22:00etan hasita.