Urriaren 1ean jarriko da Ttapa-Ttapa egitasmoa berriro martxan. 60 urtetik gorako herritarrei zuzendutako saioak dira, elkarrekin eta era ludikoan zahartze aktiboa sustatzeko. Atsegindegin, goizeko 10:30etan jarri dute hitzordua. Gisa ezberdinetako ekintzak izango dira astero, dinamizatzaileekin. Parte hartzeko ez dago izena eman beharrik, nahikoa da bertaratzearekin. Saioak doan dira, eta informazio gehiago eskuratu daiteke Biterin eta 943 57 54 31 telefonoan.