Joan den urteko etenaldiaren ondoren, Lizeaga auzoko festak bueltan dira, etzi hasita. Gibelalde auzo elkarteak antolatuta eta bultzatuta, txupinazioarekin hasiko dituzte igandera arte iraungo duten jaiak.
Lehendabiziko egunean aurpegi margoketa eta puzgarriak jarriko dituzte haurrentzat, eta gauean poker txapelketa jokatuko dute Pacheco tabernan.
Egunero izango dira karta jokoak. Larunbatean Aitan-Etxe tabernak hartuko du erreleboa tute txapelketarekin, eta igandean festak itxiko ditu mus txapelketak, Lizeaga tabernan.
Joan den urtean Txomin Pavon auzotarraren heriotzagatik geratu ziren bertan behera jaiak, eta larunbat honetan omenaldi goxoa jasoko du Txominek. Herri gosariaren ondoren izango da hori. Denetik izango da egun horretan bertan: herri bazkaria, erraldoi eta buruhaundiak, barrakak, bingoa, Oihan Vegarekin disko festa, koadrilen afaria...
Sagardo dastaketa izango da igande eguerdian, tortilla lehiaketaren eta auzoen arteko sukaldaritza txapelketaren ondoren, toka eta bote txapelketekin.
LIZEAGAKO JAIAK
IRAILAK 26, ostirala
16:30, Txupinazoa, aurpegi margoketa eta puzgarriak.
22:00, Poker txapelketa, Pacheco tabernan.
IRAILAK 27, larunbata
10:00, Herri gosaria: txokolatea eta txurroak.
10:00, Haurrentzako jolasak: ginkana, toka, igela, ur puxikak...
11:00, Omenaldia Txomin Pavoni.
12:00, Erraldoiak eta buruhaundiak, eta musika auzoan zehar.
14:00, Herri bazkaria.
16:00, Barrakak umeentzat dohainik ordubetez, arratsaldeko 17:00ak arte.
17:00, Bingoa.
18:30, Musika Oihan Vega DJ-aren eskutik gazteentzat.
20:00, Koadrilen afaria.
22:00, Tute txapelketa, Aitan Etxe tabernan.
22:00, Musika, Oihan Vega disko jartzailearen eskutik.
IGANDEA, IRAILAK 28
12:00, Tortilla lehiaketa. 11:30ak arte aurkeztu daitezke.
12:00, Auzoen arteko sukaldaritza lehiaketa.
12:30, Sagardo dastaketa, eta toka eta bote txapelketak.
14:00, Jaien bukaera.
16:00, Mus txapelketa, Lizeaga tabernan.