Ostiralean emango zaie hasiera Lizeagako jaiei, eta igandera arte, ekintza ugari izango dira auzoko zirrikitu ezberdinetan. Horietako bat herri bazkaria izango da. Larunbatean ospatuko dute, eta gaur da tiketak erosteko azken eguna. Prezioari dagokionez, 15 euro balio du tiket bakoitzak, eta ondorengo tabernetan daude erosgai: Aitan-Etxe, Pacheko eta Lizeaga. Antolatzaileek dagoeneko aurreratu dute bazkariko menua zein izango den: aurreneko platera entsaladilla errusiarra ganbekin; bigarrena, paella mistoa; postrea, edaria, kafea eta kopa barne.