Oso hitzordu berezia jarri du Xabi Salillas hernaniarrak, beste behin, urriaren hasierarako. Izan ere, 24 orduko erronka solidarioa egingo du Atsegindegin, urriaren 3an hasi eta 4an bukatu, Aurrera Markelekin elkartearen alde.
Ostiralez ekingo dio erronkari, arratsaldeko 18:00etan; eta oraingoan, arraunean egingo du aurreneko zatia: 12 orduz ariko da arraunean, etenik gabe. Gainera, SpiderAbel eta Hernaniko Arraun Elkartea ariko dira bertan, Salillasekin batera.
Larunbat goizaldeko 06:00etan bukatuko du aurreneko zatia, eta orduan hasiko du bigarrena: 12 orduko martxa saioa. Denontzat gimnasioko kideak eta SpiderAbel izango ditu lagun, erronka 18:00etan bukatu bitartean.
Eta asteburua ondo girotzeko eta elkarteari behar besteko babesa emateko, makina bat ekintzako egitaraua prestatu dute Atsegindegin bertan, bi egunetarako: kontzertuak, herri kirolak, jan-edana, kalejira... Festa solidario konpletoa izango da urriaren hasierakoa, Atsegindegin.
ERRONKA SOLIDARIOA ATSEGINDEGIN URRIAK 3, ostirala 18:00, Erronkaren hasiera, Leire Retegi txistulariarekin eta Xanti Nazabal dantzariarekin. 19:00, DJ Katxorro 21:00, Ogitarteko solidarioa 22:00, Kontzertua: Arrixku URRIAK 4, larunbata 11:00, Hernaniko Musika Banda eta Gazte Banda, eta buruhaundiak. 12:00, Herri kirol erronka: Hernani vs Urnieta 14:00, Ogitarteko solidarioa 16:00, Gora Musika! taldearen emanaldia, Taupada samba taldearen batukada eta kalejira 17:00, Kontzertua: Mendeku 18:00, Erronkaren bukaera |