Dagoeneko zabalik dago 'Soinu magikoak' tailerrean izena emateko epea. Kaxko Elkarteak Hernaniko Udalarekin eta Musika Naizekin elkarlanean antolatutako tailerra da, 0-3 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa. Bertan, musika estimulazio goiztiarra lantzen dute jaioberriek.
Saioak astearteetan izango dira (10:00-10:45 edota 11:00-11:45), eta urriaren 7an egingo dute lehenengoa, Biterin. Izena emateko 608 19 37 01 telefono zenbakira deitu edota info@musikanaiz.com helbidera idatzi behar da.