Atzo goizetik baserritar jantziekin apain-apain irten ziren hernaniarrak kalera, eta herriko txokoak baserrigintzarekin lotutako postuz eta feriaz beteta zeuden, Euskal Jai giro apartarekin. Goizean goizetik, etxeko txikien begiradak lapurtu zituzten animaliek, eta buruahundi eta erraldoiek. Helduek ere izan zuten gozamenerako tartea, besteak beste, Errobi taldearen kontzertuarekin. Gaur emango zaie amaiera, Euskal Jaiei ekintza ugarirekin, tartean, sagardo dastaketarekin eta Trio Teronen semeak taldearen 'Haurreskola' dantza emanaldiarekin.