Zorioneko albistea jaso du Hernani BHI-k udara honetan. Kristalografiari buruzko bideoen Europako Txapelketara aurkeztutako lanak lehenengo saria jaso baitu 15-18 urte bitarteko mailan. European Crystallographic Association-ek antolatzen du lehiaketa, eta kristalografia lantzeko zaletasuna sustatzea da helburu nagusia.
Egitekoa argia zen: ikasle talde bakoitzak bideo labur bat egin behar zuen kristalografiarekin izandako esperientzia elkarbanatuz, ahalik eta modu esperimental eta originalean.
Hernaniko Institutuak lehenengo saria lortu du Batxilergoko mailan KRIMIKRISTALAK bideoarekin, eta ikasleek egindako lana goraipatu du irakaslegoak: «Gure ikastetxea Europan kokatu dugu eta lorpen haundia da lortutakoa. Aurreko ikasturtean Kultura Zientifikoan aritu ziren ikasleen lana dago atzean, beraz zoriontzekoa da egin duten esfortzua.
Hernaniko ikasleek egindako bideoa ikusgai dago osorik ondorengo estekan: https://www.youtube.com/watch?v=Yp6ZjGePp6M.