Neska-mutil kadeteak eta jubenilak, denboraldia hasten aurrenekoak

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 20a, 00:00

Datorren asteburuan hasiko dute denboraldia senior mailako Hernaniko bi taldeek: bigarren mailako mutilek, eta nesken talde osatu berriak, Gipuzkoako bigarren mailan ekingo dionak. Haiek baino lehenago ekingo diote gazteek, ordea. Izan ere, asteburu honetan hasiko dute liga jubenil eta kadete mailako taldeek, nesketan zein mutiletan. Hernaniko neska jubenilak Arrasaten ariko dira, bihar 11:45etan; eta mutil jubenilak etxean, gaur 12:00etan kiroldegian, Aloña Mendiren kontra. Kadeteetan ere, etxean ariko dira mutilak, bihar 12:00etan, Eibarren kontra; eta Elgoibarrera egingo dute bisita neskek, gaur 11:30etan.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!