'Soinu magikoak' tailerra, urriaren 7tik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 19a, 00:00

Dagoeneko izena eman daiteke 0-3 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerrean.

Kaxko Elkarteak, Hernaniko Udalarekin eta Musika Naizekin elkarlanean, 'Soinu magikoak' tailerra antolatu du aurtengoan ere. 0-3 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra da, musika estimulazio goiztiarra lantzeko.

Saioak astarteetan izango dira (10:00-10:45 edota 11:00-11:45), eta urriaren 7an egingo dute lehenengoa, Biterin.

Izena emateko epea zabalik dago jada. Horretarako, 608 19 37 01 telefono zenbakira deitu edota info@musikanaiz.com helbidera idatzi behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!