Hernaniko Olinpiadak berriro antolatzen hasteko bilera irekia egingo dute urriaren 9an, Gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2025eko irailaren 18a

Asmoa da 2026an egitea Hernaniko Olinpiadak.

'Jendea martxan dabil...' izenburupean, bideo bat zabaldu dute sare sozialetan. Herriko zenbait gazte elkarlanean ari dira Hernaniko Olinpiadak berreskuratzeko asmoz. Arratsaldeko 19:00etan izango da bilera irekia. 

Gauza asko galarazi zituen pandemiak, eta horietako batzuk ez dira normaltasunera itzuli. Horixe izan zen Hernaniko Olinpiaden kasua: 2020 urtean egitekoak ziren, baina covidagatik bertan behera geratu ondoren, ez ziren berriro antolatu. 

Egoera hori iraultzeko asmoz, lanketa bat martxan jartzea erabaki zuten herriko zenbait gaztek. Jendea gogotsu zegoela sumatuta, olinpiadak berriro antolatzeko bideari eki zioten. Momentuz, lehenengo oinarriak jartzen ari dira elkarlanean, eta urriaren 9rako bilera ireki bat antolatu dute, nolako olinpiadak izango diren irudikatzen hasteko. Arratsaldeko 19:00etan izango da bilera, Kontrakantxa Gaztetxean.

Asmoa da 2026an Hernaniko Olinpiadak berreskuratzea. Herriko gazte askoren elkargune izaten ziren olinpiadak, eta hori lortzea da helburuetako bat, ibil­bide berrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!