'Enarak' dokumentala aurkeztuko dute gaur Zineklubeko saioan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 18a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Zineklubeko saioa. Gaurkoan Beñat Iturriozen 'Enarak' dokumentala aurkeztuko dute bertan. Proiekzioaren ondoren, zuzendariarekin hitz egiteko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek. Dagoeneko erosi daiteke Zineklubeko urteko bonoa, Biterin edota hernani.kultura.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!