Bihar arratsaldean kontzertua eskainiko dute Hernaniko Txistulariek, Errenteriako Herri Arte Eskolarekin batera. Euskal Jaiek barruan dago emanaldia, eta, nabarmendu dutenez, «musikarien arteko lankidetza aberats baten emaitza izango da».
18 piezarekin osatu dute kantutegia, eta kontzertua Errenterian errepikatuko dute igandean, Atlantikaldia jaialdiaren barruan. Biharkoa 19:00etan hasiko da, Gudarien plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Atsegindegira lekualdatuko dute kontzertua.